2007/10/15

Ipar Haizea


Internetaz baliatuz, lagunekin hitz egitera nindoan, bizilagunak uzten zidan biartean behintzat. Horrela, David Gorosperen (Davitxin) nick-ean "SE BUSCA CANTANTE" jartzen zuenez, eta neu, bere beste taldeko (Skasti) abeslarietako bat naizenez, broma bat egitea erabaki dut. Haserre itxura eginez, hori jarri aurretik, ordura arteko abeslariari esan ohi zaiola esan diot. Orduan, barre egin du. Jarraian, "iragarkia" Ipar Haizea taldeari zegokiola esan dit. Biok egin dugu barre, espero nuena baitzen. Egoerara nola heldu diren azaldu ostean, eskaintza egin dit lehenengoz: "hi antxus hi animau ai¿¿" idatzi dit. Barre egin dut, noski, brometan ari zelakoan. Hala ere, Davitxinek berean jarraitu du: Ea zergatik ez nintzen aproba egitera ausartzen eta abar. Denbora bat pasa ostean, eta bere horretan jarraitzen zuela ikusirik, benetan ari ote zen pentsatzen hasi naiz. Azkenik, ez ausartzeko arrazoirik ez nuela eta, aproba egitekotan geratu gara. Igande honetan izango da, urriaren 21ean. Ahal dudana egingo dut noski, horrelako esperientziek on egingo didatelakoan. Onartu beharra dut, beti (ezagutzen dudanetik behintzat) izan dudala gustoko Heavy-a, abesteko duen zailtasun, baina aukera ederrengatik.
Orain, aukera izanik, nola esan ezetz horrelako aukera bati! Idatziko dut honi buruz.
Beno, orain, taldearen abesti bat ikastera noa, nolabait lortzen badut behintzat.
"Basamortu anker honetan galdurik goaz..." (Ipar Haizea - Aurrera)

1 comentario:

Anónimo dijo...

Antxus idea gustatze zaiak baino al loro ibili ai, ezpaiz gogratzen de Skastikin kontratu multimillonario bat dakak ta jajaja Bueno sorte on da ikusi arte (pisua horren handiya dek ikusi de ez gasitukela iten jaja)