2012/03/05

5

Puntan dagoenak zerbait ikusi du: lur lehorra. Han goaz, hondartzan lur hartzera. Ikusgarria da gure oinetan ikusten ari garena: milaka hegazti-espezie deskribatu ere egin gabekoek harrera egin digute, batera hegaldian murgilduta. Hareatzak baso berdearekin egiten du bat. Batean sartzea lortu dugu, aurrekotik ateara ere egin gabe. Ongietorria prestatu digutela dirudi. Bertako tribuak harrera ezin hobea egin digu. Agurtu egin gaituzte. Aurpegiak margotua dituzte. Biluzik bizi dira. Ez dute zer ezkutatu. Errespeta dezagun liluratzen gaituena.


Gameluak dira gure gidariak. Milaka urte dituzten harritzarren basamortuan gaude. Ipuienetakoa dirudien zibilizazio baten aztarnak nabari dira jendearen begiradetan. Gameluek zera erabaki dute, erritmoa bizkortzea, basamortuko azken txokoa ere erakutsi nahiko baligute bezala. Ongi etorri dio Kairoko sarreran aurkitzen den artisauak. Dirudienez, funtzio hori hartu nahi izan du gizon zahar bizar zuridunak. Nork esango dio hori ez egiteko?


Amazoniako arroko txokorik birjinenean aurkitzen gara. Egurrezko baltsak garamatza... albo bietara begiratzea aholkatzen digun... musikarekin. Musikarako behar den gauza bakarra entzun nahi duen belarria besterik ez da. Tximeletek ez ligukete sekula kalterik egingo. Ur-jauzi txiki bat misterioz betea. Ur-jauzi guztiek ezkutatzen dute zerbait. Eskua uretan sartu dugu. Ura zainetan gora hasi zaigu igotzen. Gaia.


Arnas hartzeak beste zentzu bat du hemen. Eraikinek borroka egiten dute dauden lekuan egoteko. Azal barnekotik ikasi behar dugula erakusten digun zibilizazio oso bat igo da luzarralaren zimurrik altuenetara. Eta erabaki dute kontenplaziozko bizimodua dela askatasunerako bidea. Tibet esatearekin gauza asko esaten da. Argitzen al du behin ere bertan? Isolatuta bizitzea baino, aske bizitzea aukeratu dutenak haintzat har ditzagun gutxienez.


Munduaren bukaerako ateak zabalik utzi dituzte, eta haizea sartzen da haietatik, azala itxuraldatzen digun haizea. Bertakoek beste inork baino hobeto ikasi dute errekurtsoak aurkitzen ez dauden lekuan. Dena mantsoago doa zuriz margotutako lautada hauetara heldu garenetik. Otsoak gure aldeko izatea da hurrengo geltokira heltzeko dugun modu bakarra. Haiek, gu gabe ere, bidea egitea lortuko lukete, maparik gabe. Zuri-motak izendatzeko hamaika hitz ezberdin izatea ez da huskeria. Ez ditzagun zuriak galdu.

2012/03/03

Bilbao (2012-II-20, 01:00)

Gauerdia, Bilbo. No lo he pensado demasiadas veces. ¿Por qué no iba a levantarme de la cama ahora mismo y bajar a la vera de la ría? Seguro que tendría oportunidad de disfrutar de la ciudad tanto o más que en los cinco años en los que la villa me ha acogido. Podría, seguramente, acerme una ligera idea de la esencia intrínseca de la ciudad física, fuera del bullicio del amanecer. El amanecer en Bilbao es cualquier cosa, pero no bonito. El tránsito de miles de cuerpos automatizados en busca de la menor alteración posible en sus vidas cotidianas destruye a cualquiera.


Alguien dijo alguna vez que el universo interior de las personas se puede cuantificar. Por eso, aquí me tienes, una vez más, en la ferviente lucha de conmover, más si cabe, y ampliar el universo interior de los dos, haciedo experimentos como tratar de sorprenderte con textos vulgares escritos en un idioma que no es el nuestro, en vez de dejar que el sueño se apodere de mí y la rutina me convierta en su sirviente al amanecer, en Bilbao.