Gameluak dira gure gidariak. Milaka urte dituzten harritzarren basamortuan gaude. Ipuienetakoa dirudien zibilizazio baten aztarnak nabari dira jendearen begiradetan. Gameluek zera erabaki dute, erritmoa bizkortzea, basamortuko azken txokoa ere erakutsi nahiko baligute bezala. Ongi etorri dio Kairoko sarreran aurkitzen den artisauak. Dirudienez, funtzio hori hartu nahi izan du gizon zahar bizar zuridunak. Nork esango dio hori ez egiteko?
Amazoniako arroko txokorik birjinenean aurkitzen gara. Egurrezko baltsak garamatza... albo bietara begiratzea aholkatzen digun... musikarekin. Musikarako behar den gauza bakarra entzun nahi duen belarria besterik ez da. Tximeletek ez ligukete sekula kalterik egingo. Ur-jauzi txiki bat misterioz betea. Ur-jauzi guztiek ezkutatzen dute zerbait. Eskua uretan sartu dugu. Ura zainetan gora hasi zaigu igotzen. Gaia.
Arnas hartzeak beste zentzu bat du hemen. Eraikinek borroka egiten dute dauden lekuan egoteko. Azal barnekotik ikasi behar dugula erakusten digun zibilizazio oso bat igo da luzarralaren zimurrik altuenetara. Eta erabaki dute kontenplaziozko bizimodua dela askatasunerako bidea. Tibet esatearekin gauza asko esaten da. Argitzen al du behin ere bertan? Isolatuta bizitzea baino, aske bizitzea aukeratu dutenak haintzat har ditzagun gutxienez.
Munduaren bukaerako ateak zabalik utzi dituzte, eta haizea sartzen da haietatik, azala itxuraldatzen digun haizea. Bertakoek beste inork baino hobeto ikasi dute errekurtsoak aurkitzen ez dauden lekuan. Dena mantsoago doa zuriz margotutako lautada hauetara heldu garenetik. Otsoak gure aldeko izatea da hurrengo geltokira heltzeko dugun modu bakarra. Haiek, gu gabe ere, bidea egitea lortuko lukete, maparik gabe. Zuri-motak izendatzeko hamaika hitz ezberdin izatea ez da huskeria. Ez ditzagun zuriak galdu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario