Joan Deunaren
gaua gaur. Tradizioen gaua, ipuinen gaua. Suaren gaua. Suak Euskal Herriko
bazter asko hartuko ditu gaur garretan. Suak izpirituak eramango ditu, uxatu,
batzuentzat. Suak onura ekarriko du, uzta. Hondamendiarekin lotu izan dute
askotan eta askok sua. Suak berpiztu egitun du ordea, indarra eman, haziei
ereiten utzi. Sua hala euria. Elementuetan beroena, gizatiarrena. Sua erritoa
da. Suak edoizein itxura har dezake, edozein kolore, soinu. Sua sabelean hau
idaztean; zerbait gizatiarra-edo. Faltan bota dut sua, eta badatorkit.
Badatorkidazu. Suak hartuko ditu, gaurko gauean, Euskal Herriko bazter asko.
Sua ezin da
kontrolatu. Ezin da aurreikusi. Suak beti du zerbait esateko, eta
badatorkida-su. Ezin mugarik jarri zuri, suari, sorgiñari. Sorgiñak sutan
erretzen zituzten, Euskal Herriko bazter askotan, Zugarramurdin. Pagano
izatearen beldurra, egunerokotasuna, fedea. Inquisizioa gainontzekoak dira,
izaten uzten ez digutenak, aurreiritziak, harresiak. Gu geu, alegia.
Berotasunak ez du iragartzen noiz etorriko den, noiz hartuko zaituen; hala
astelehen goiz batez, hala asteazken gau batez, zortzi ilargi beranduago,
konturatu ez bazara ere. Sorginek ihes egiten zioten, ordea, suari, baina ez
berotasunari. Euren arimak ez zuen surik hartzen, suzkoa izaki. Askatasuna da
sua, bihurrikeria, magia. Suak pozoina sendatzen du, geldi dagoena erre.
Mugitzen ez dena kondenatzen du hauts izatera. Zentzurik gabeko borrokak ez du
eraginik haren aurka. Hegan egin behar, gutxienez, sorginek bezala,
Zugarramurdin, Nafarroan. Xua. Xune. Heria.
Sua jolasa da
askotan, maiz, sarriegi, batzuentzat. Baina, sua behar dugu, batzuk behintzat,
bizirik gaudela sentitzeko. Xuk, Xune? Zuk garra, Nafarroan.
