2012/12/12
Animaliekin, bai ala ez?
2012/11/15
Apolitikoari
2012/11/08
Loa hipotekatu didate
Eutanasia
2012/10/09
Etorkinak direla-eta
2012/09/21
Gauza batek bestera narama
2012/07/30
EGUNEROKOA
2012/06/23
Azken Suka
2012/04/25
Akats baten bila
2012/03/05
5
Gameluak dira gure gidariak. Milaka urte dituzten harritzarren basamortuan gaude. Ipuienetakoa dirudien zibilizazio baten aztarnak nabari dira jendearen begiradetan. Gameluek zera erabaki dute, erritmoa bizkortzea, basamortuko azken txokoa ere erakutsi nahiko baligute bezala. Ongi etorri dio Kairoko sarreran aurkitzen den artisauak. Dirudienez, funtzio hori hartu nahi izan du gizon zahar bizar zuridunak. Nork esango dio hori ez egiteko?
Amazoniako arroko txokorik birjinenean aurkitzen gara. Egurrezko baltsak garamatza... albo bietara begiratzea aholkatzen digun... musikarekin. Musikarako behar den gauza bakarra entzun nahi duen belarria besterik ez da. Tximeletek ez ligukete sekula kalterik egingo. Ur-jauzi txiki bat misterioz betea. Ur-jauzi guztiek ezkutatzen dute zerbait. Eskua uretan sartu dugu. Ura zainetan gora hasi zaigu igotzen. Gaia.
Arnas hartzeak beste zentzu bat du hemen. Eraikinek borroka egiten dute dauden lekuan egoteko. Azal barnekotik ikasi behar dugula erakusten digun zibilizazio oso bat igo da luzarralaren zimurrik altuenetara. Eta erabaki dute kontenplaziozko bizimodua dela askatasunerako bidea. Tibet esatearekin gauza asko esaten da. Argitzen al du behin ere bertan? Isolatuta bizitzea baino, aske bizitzea aukeratu dutenak haintzat har ditzagun gutxienez.
Munduaren bukaerako ateak zabalik utzi dituzte, eta haizea sartzen da haietatik, azala itxuraldatzen digun haizea. Bertakoek beste inork baino hobeto ikasi dute errekurtsoak aurkitzen ez dauden lekuan. Dena mantsoago doa zuriz margotutako lautada hauetara heldu garenetik. Otsoak gure aldeko izatea da hurrengo geltokira heltzeko dugun modu bakarra. Haiek, gu gabe ere, bidea egitea lortuko lukete, maparik gabe. Zuri-motak izendatzeko hamaika hitz ezberdin izatea ez da huskeria. Ez ditzagun zuriak galdu.
2012/03/03
Bilbao (2012-II-20, 01:00)
Gauerdia, Bilbo. No lo he pensado demasiadas veces. ¿Por qué no iba a levantarme de la cama ahora mismo y bajar a la vera de la ría? Seguro que tendría oportunidad de disfrutar de la ciudad tanto o más que en los cinco años en los que la villa me ha acogido. Podría, seguramente, acerme una ligera idea de la esencia intrínseca de la ciudad física, fuera del bullicio del amanecer. El amanecer en Bilbao es cualquier cosa, pero no bonito. El tránsito de miles de cuerpos automatizados en busca de la menor alteración posible en sus vidas cotidianas destruye a cualquiera.
Alguien dijo alguna vez que el universo interior de las personas se puede cuantificar. Por eso, aquí me tienes, una vez más, en la ferviente lucha de conmover, más si cabe, y ampliar el universo interior de los dos, haciedo experimentos como tratar de sorprenderte con textos vulgares escritos en un idioma que no es el nuestro, en vez de dejar que el sueño se apodere de mí y la rutina me convierta en su sirviente al amanecer, en Bilbao.
2012/01/25
Deiaren zain nagon...
Orri zuri bat eta idazteko beharra. Beharbada idazteari berrekingo niola esan nizula oroitzen dut. Bada, dena idatzi nahiko nuke, burutik pasatzen zaizkidan huskeri guztiak. Erregistratuta gera daitezen nahiko nuke eta gero zuri bidali eskutiz batean, zuk irakur ditzazun, nik sentitzen eta pentsatzen dudana errespetatzen eta haintzat hartzen duzun horri.
Gaur, 1981-eko iskribu bat irakurri ahal izan dut zuhaitz baten sabelean, hain juxtu nire aitak soldaduzka egiten pasa zuen urtekoa. Ceuta. “... y tallo corazones a navaja en el torso desnudo de un naranjo”, Kutxi Romeroren lirika nerabilkin buruan. Gero, ’78-ko beste zauri bat begiztatu dut. Lehenokoa baino zaharragoa. “Ezer ez zuhaitz baten bizitzan”, esan du amak. Orbela “lepo” lurrean, munduaren nekearen ondorioz eroriko balira bezala, irailean edo. Berri txar asko munduan eta bat bera ere ez mendi haren puntan. Saiek eguneroko hegaldiarekin agurtu gaituzte. Baita etxolako basozain itxurako abeltzainak ere. “¿A donde vais?” neska batek. Guk erantzun. “Zirkular bat in behar dute”, hark lagunei. “Euskal Herritik atea ta galdu?” amak, zuhur. “Honbre, euskaldunak zeate ta!” haiek, harrituta. “Zarauztarrak. Zuek?” “Goierri; Beasain, Ordizi...”. “Geure herrian gatibu” pentsatu dut nik.
Egunotako abestia izan dut gogoan mendian. Jakin nahiko nuke ea lirikak noizbait batenbat hunkituko duen eta eragingo dion aldaketaren bat, oso txikia bada ere, bere barnean. Lagunek deitu egin naute, orain bi minutu, konposatu berri dudan abestia osatzen duten akordeen inguruan galdezka. Deitu egin naute. Ez da gutxi. Taldea entseatzeko geratu da. Hiru ginen taldekide izanda ere falta ginenak. Nire falta somatu dute. Nik eurena. Hilabeteak daramazkit taldean entseatu gabe. Faltan botatzen dut. Bakarka ibili naiz taldeak izan ditzakeen irrikikak asetzeko proiekturako lana aurreratzen. Nire aportazioa egin nahi dut, zu kanpoan zaren bitartean.
Jakin nahiko nuke, abestiaren hitzek benetan esanahi bereziren bat baduten niretzat, edo oso merkea den ekialde hurbileko gatazketako baten kaltetu larrienei erreferentzia egitea eta horregatik egin dudan. Maite dut Adala. Beharbada edonor da gai ume haien lekuan jarri eta hiru hitz elkarren segidan kantu batean biltzeko. Halakoak telebistan ikustera ohituta gaude. Ni behintzat bai. Beharbada abestiko nire hitzek ez diote beste inori balioko herrialde garatuek garapen horri jarritako prezioaren ondorio krudelenak garestiegiak direla argi ikusteko. Niri bai, nire hitzak direlako eta idatzita ikustean balio bikoitza hartzen dutelako.
Gaur, herrialde arrotz bateko telebista-kate arrotz batean entzun ahal izan dut Pablo Nerudaren obraren bateko esaldi... sakona, urduritasunaren erakusgarri zela antzeztu nahi zuen aktore baten ahoan, tonu jostatian, esaldiari duen sakontasuna kentzeko ahalegin gehiegizkoa agerian utzi nahiean-edo: “La poesía no es de quien la escribe, sino de quien la necesita”. Hala nahi duenak hausnar beza.
Hemen ditun, egunean zehar pilatutako eta hirekin elkarbanatzeko aproposak izateagatik horretarako berberarako desio sutsua piztu zidatean ideia askoren artean orain berreskuratutakoak. Hi gabe logale naun. Gaurko gauak min bat eta bi ohe. Deiaren zain nagon...
