Beno, lehen klase egunetik 23 gehiago igaro dira iada, eta bada gelakideen (ezagutzen ditudanena behitzat) aurkezpena egiteko ordua. Kronologiari jarraituz burutuko dut aurkezpena, hau da, ezagutu nituen ordenaren araberakoa izango da:
Alex-Ander Aldasoro, "Alan": Zarautzen, 1989ko apirilaren 8n, jaioa. Lehen mailako ikasketak Zarauzko Ikastolan burutu zituen. Bigarren mailakoak berriz, Lizardi ikastetxean. Saskibaloiko jokalari ohia. Surfa atsegin du, eta honi inguratzen dioten gainontzeko kirolak, hala nola, skateboarding-a, snowboarding-a eta abar. Gaur egun, Getxoko izebaren etxean bizi da, Las Arenas auzoan. Tipo alaia, jatorra, urduria, "eroa"... Lehendik ezagutzean (kuadrillakoak izaki), oso ondo moldatu nahiz berarekin. Nire klaseak arindu ditu (alderantziz ere izango zelakoan nago) eta Campus osoan dudan konfidantza onena da, dudarik gabe.
Oier Aranzabal: (Iadanik aurkeztua)
Markel Irizar: Zumarragan jaioa, 1987an. Lehen mailako ikasketak Zumarragako Ikastolan burutu zituen. Areto futboleko eta sakibaloiko jokalari ohia. Bilbon bizi da, beste bi (edo hiru) lagunekin batera alokatua duen pisu batean, nire antzera. Tipo xelebrea, isila, "pasota" kutsua duena, alaia, jatorra, lasaia... Lehen egunetan gerturatu zitzaigun (Alan eta bioi) eta hizketan hasi ostean, lagun egin ginen. Klaseetan, hauetatik at dagoela emanten du. Campusean Alan, Markel eta hirurok ibili ohi gara.
Altua, gorpuzkera zabala (ez ordea lodia), look gogorra, zinta batez jasoriko adats-erdi kizkurtua, bi adarreko "perilla"...
Nicolas, "Niko": Eibarren jaioa, 1988an. Lehengo urtean Euskal Filologiako ikasketak hasi zituen EHU-ko Gasteizko Campusean. Gogoeta sakon baten ostean, etorkizuenean irakasle bezala amaitu nahi ez zuela erabaki zuenez, bertan behera utzi zituen ikasketak. Futboleko jokalari ohia (haibatetan arerio izan dudana gainera). Egun, Rugbian aritzen da. Bilboko Miguel de Unamuno ikasle-egoitzan bizi da. Jatorra, serioa, burutsua, abertzalea, langilea. Bioestatistikako ariketa batean berarekin jarri behar izan nuen, handik aurrera, ondo eramaten gara. Autobus bidaia batzuk batera egiten ditugu. Politikoki jantzia.
Altu samarra, zabala, ile motza, janzkera arrunta...
Asier, "Axi": Eibarren jaioa, 1984an (duela 23 urte). Erdi mailako ziklo bat egin zuen eta fabrika batean lanean hasi zen. Hura gutxi zela eta, Unibertsitate ikastetekin saiatzea erabaki zuen. Bilbon alokatuik duen pisu batean bizi da, Romo-n, Alanengandik gertu. Jatorra, oso urduria, oso langilea...
Alanen altuerakoa, gorpuzkera gihartsua, janzkera arrunta baita ere...
Jarraian, maila txikiagoan ezagutzen ditudanak:
"Rapero bizko flipaua", Oihanen antza duena, Orioko Alex, "Desagradable", "Redesagradable", Eba, "Enpo", Jokin Valenzuelaren antza duena, Ibarretxe Lehendakariaren alaba omen dena (ziurtatzeke)... Hauetaz, eta gehiagotaz, gauza gehiago ere idatziko nituzke, baina, klasean 94 garenez eta erdietaz zerbait aipatzeko egun osoa beharko nuenez, hemen geratuko naiz, ideia bat egin dezazuen nahikoa delakoan.
Jarraituko du...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

1 comentario:
Apa Iker!!!
Hemen ez dauenez ezer idatzite ba inporta ez bajatzu niri toketan jata zozer idaztea!! Baia batueraz ez e...jeje!! Bueno gauzea da ez dakitela zer idatzi baia bai esan behar dotzut zugez apur bet moskeaute nauela e!! aber noz iten dozkuzun guri be lekutxu bet zure blogean...oin ya klaseko jente gehiau ezetan dozu baia ez dozu ezer gurea ipinten e...egoista!!jeje. Ta beste alde batetik esan beharra dau apur bet txarto portetan zarela irakasleakaz!! Kon lo majos q son... Bueno, zoriondu behar dotzut in dozun lanagatik!! Benetan oso landute dauela ikusten da ta honek bere denporea eroaten dau!!Ganera nik de golpe irakurri nauen dana ta horrek meritue deko e!! Segidu idazten e!!!! azken finean pena merezi dau!!ZORIONAK!!!
AA!!ahiztu baino lehen konfirmaute dau e!! Bai da alkatean alaba!!!!Honetaz ingu berba!!jejeje.
Benga wapo!! Egongo gara klasean ta suerte azterketakaz!!!Merezi dozu ta!! Seguidu olan ta ez aldatu inoz bez naz ta jenteak zapaldu gure!!ZARENA ZARELAKO!!
*Tremendo besote*
Publicar un comentario