Hotmail-a ireki eta 3 mezu. Horietako 2 iragarkiak. Bestea aldiz, batxillergoko gelakideen artean afari bat egiteko proposamena. Nork har zezakeen horrelako gauz bat antolatzeko ardura eta erantzukizuna? Bai, nork bestela. Eta beste batzuk "bai bai, ingoyau..." esaten dugun bitartean, bada, zama hartu eta antolatzen hasten direnak ere. Gaurko sarrera berarentzat beraz. Errespetu eta estimu handia dizkiodalako, txikiak ginela kirol baten bitartez elkar ezagutu bagenuen ere (ez dakit bera honetaz gogoratuko den), klasean egon arte benetan ezagutu ez ginelako, zaila bada ere, momentu txarretan irribarrea gorde ohi duelako, arrazoia duela pentsatzen duenean isiltzen ez delako, lehengo urtean, HIRA taldearen "(sic)." diskoa oparitu zidalako, gustoko nuela jakinagatik soilik, huskeri bat zelakoan egin bazuen ere, sekulako keinua iruditu zaitzaidalako. Azken larunbat honetan, zegoen lekutik etorri zenez, SKASTI taldearen kontzertua ikustera etorri zen. Asko poztu ninduek horrek. Gainera, kontzertua amaitu zenean, azken aldian ateratzen saiatzen ari zen titulu bat eskuratu zuela esan zidan. Zorionak beraz. Meritu handia duela uste dut.
Askoz gehiagorik ez, esateko. Ezagutzen duzuenek jakingo duzue merezi duen pertsona bat dela.
Besterik gabe, zorterik onena opa diot eta behar duen animo guztia bidaltzen diot. Niregan, apreziatzen duen pertsona bat duela jakinarazi nahi diot, lehendik ez bazekien.
Gracies per tot!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

5 comentarios:
titulua???
ba nik lehen lerroa irakurtziakin batera jakin diat zeinetaz ai hintzan, ta nahiz eta hainbat gauzetan hitza emateiken, ta geo ez bete, beste triloloi bat gauzetan hitza esan gabe beti hor dakak edozertako. Auskalo, munduan hiruzpalau pertsona izanen dituk bea bezelakuak. Eskerrikasko zean bezelakua izateagatik!!
Antxus, ikastak letra!!! ta beste gauza bat... IRA?? pfff... ken zazpi
um... Tete tio... etzekit.. nik, zekitenakin itzeiteyat... besteik gabe, jeje. Etziok tituloik, eztik ber. Letra... bazekit... falta zayakena soltura artzia ek...
Eztiat arrapatzen azkeneko... aipamena. Sentitzeyat.
Ieeepeee!!!
...
hitzik gabe geatu naiz.. minutu batzuk pentsatzen pasa eta gero, bi hitz xixtrin bakarrik okurritu zaizkit:
MIL ESKER BENETAN!
Bueno... hiru izan dia azkenen!;)Joe! benetan kriston ilusiyua in ditelaa!
Bueno... jakin nike asako apreziatzeizutela ta... nere esku badao behintzat gelako afaiak aurrea jarrituko dutela luzez! jajaja! Todo por un " bat txotxe purrut" jajaja!:P
Milesker denagatik beneeeetan!! Ta Hiran CD-a... etzan ezer izan!!Gustoa oparitu nizun!!
Bueno... ostiralarte ez bada lenuo! Ta berriro ere mil esker, edo... mil gracies per tot! jejeje!:P
Molts petonets macoo!
T'estim!
Aioooo!!!
** Han Tete... bueno... behintzat TRILOLOI gauzetan!! Ezin naiz kejatuu!! Nike maiteyat mutil!:P ta... hitza ematiana ta ez betetziana... uiuiuiii!! igual erloju bat erosiberkoet!:P
Aupa Antxus, bai nik e lehen lerroakin batea asmatu diat zeinetaz ai hintzan jeje ta bete betean asmatudek egin deken deskribapenakin. Halare, nola triloi gauza egiten saiatzekenez askotan gehiegi estresatzen da ta hori ere ez da kontua. Azkenean zuri oparitu berko dizugu txokolaterapia ;) Ta erlojuanakin ere arrazoi dakazu, komeni zaizu jeje. Benga Ostiral arte family.
Oier
Beandu allau nauk onea re...
En fin, etziok askoik esateko. Bete-betian asmau dek, ta nik hik bezainbeste zortziot, geio ezpaek.
Txiki-txikitatik ezaututa re, eztiat benetan ezautu batxillerrea arte, ta damutu ite nauk. Alare, eztek iñoiz beandu izaten ortako, lagun on bat geio eukitzeko.
Eskerrikasko ta hurrenarte (beste afai o bazkai o merkexur litro batzuk arte...), andavant!
Publicar un comentario