2008/03/14

PaRaNoiA

Bizitza. Defini dezagun bizitza. Zaila, ezta? Bai, baietz esango nuke. Hainbat ikuspegi... hainbat definizio ofizial... Biologia ikaslea naiz. Jakingo duzuenez, "bio" aurrizkiak "bizitza" esan nahi du latinez... edo grekoz, ez dakit. Eta "logos" zatiak aldiz, "jakintza, zientzia". Biologia ikasten arituta ere, ez naiz bizitza zer den azaltzeko gai. Paradoxa? beharbada bai. Baina, ez al da, bizitza bera, paradoxa bat, edo paradoxa multzoa? Nork daki. Azken aldian, pentsamendu ugari izan ditut buruan bueltaka. Metaforikoki hitz eginez, noski. Gai guztien inguruko pentsamenduak izan dira gainera, pentsamendu gazi-gozoak beraz. Bizitzaren arlo edo aspektu batzuk barrea eragiten didaten bitartean, beste batzuk, barre egiten didate, negar eginaraziz. Eta alderantziz. Hala ere, ezin dut ezer egin. Beno, zerbait bai, baina ezer handiegirik ez. Edo bai. Baina ez naiz ausartzen. Ondorioen beldur, pentsatzen dut. Koldar bat bezala sentitze naiz, baina zentzuduna aldi berean, alderantziz proportzionalak baitira.
Matematikari bati bizitza zer den galdetuz gero, "x" probabilitaren ondorioz Lurrean eman ziren baldintza jakin batzuen emaitza dela erantzungo digu. Kimikan aritzen den bati galdetuz gero ordea, aminoazido batzuk, eguzkiaren erradiazioaren ondorioz eskuraturiko propietatea dela erantzungo digu. Azti baten ikuspegia jakin nahi izanez gero... ez, ez dut ikuspuntu hori jakin nahi. Ezta erlijioek diotena ere. Ez katolikoak dioena behintzat. Nola sinetsi emakume bat "besterik gabe" haurdun geratu zela dioen baten ahotik irteten dena? Argi utzi nahi dut, hau guztia, biologia ikasle bat izanagandik at diotsuedala. Fededunik bada, hau irakurtzen, jakin dezala, nire asmoa ez dela fede hori zapuztea. Fedeak mendiak mugitzen baititu. Hori bai... ez zaizue fedea merezi duen beste gauzarik bururatzen? Niri bai, dezente gainera. Biologo bati, aurrekoen galdera bera plazaratuz gero, biziduna, elikatu, ugaldu eta erlazionatzen den izaki oro dela esango digu. Nik hala diot behintzat. Ados, ez naiz biologoa, baina hori da nire helburua edo, poetikoago esateko, nire ametsa. Hara! ametsek ez al dute federik merezi? Dudarik gabe. Badut ametsik, bizitzaren arlo guztiekiko gainera. Eta ez bat, hamaika. Bete nahiko nituzke, noski, baina koldarregia nahiz. Eta hala dirudien arren, hau ez da "bukle" bat. Bukleak errepikatzen diren zikloak baitira, eta hau ez da ziklikoa, ez baita mugitzen. Tinko bere horretan. Eta koldarregia izateari utz nahi nioke, baina koldarregia naiz.
Soziologo bati galdetuz gero, biziduna, beste izakiekin harremak eta elkarreraginak dituena izango da. Bat nator guztiekin, eta aldi berean, denen erantzunak ukatzen ditut. Normalena, jarraian, "bizitza"-ren nire kontzeptua azaltzea izango litzateke. Ezinezkoa dela deritzodanez, ez da hala izango. Hor! nahigabean ihesi zait.
Konturatu gabean, bizitzaren inguruko kontenplazio metafisiko hau azaltzen ari naizen bitartean, bizitzen ari naiz. Beno, soziologoa bazara soilik. Hala zara? Uste nuena. "Borroka" eta "balantza"-tzat ere deskribatua izan da bizitza. Hainbat konposatzaileei galde diezaiokezue. Hitz bat, kontzeptu bat eta mila definizio, berriz ere. Ez al da kezkagarria, bizidunak izan eta geure propietate funtsezkoena zein den ez jakitea? Ez, antza denez. Momentu honetan Descartes-en Cogito ergo sum datorkit burura, hau da, "pentsatze dut, beraz, banaiz", euskaraz. Zerikusirik edukiko al du? Nork daki. Bizidun batek esan zuen behintzat. Hori ezin uka dezkegu.
Bizitza gauza handia da, baina, gauza handi guztiekin gertatzen den bezala, gauza txikiagoak behar ditu bere "unitate estruktural"-ak izan daitezen.
Gaur, hainbat gauza jazo zaizkit. Eta gaur goizean bizirik negoela argitu behar dut, bada ezpada ere. Gauza asko izan ditut buruan gaur ere.
Eta, horien artean uste bat indartu zait. Nazka sentitu dut. Baina hala ere, zorteko nabil, atzo nazka gehiago sentitu bainuen. Hitz gordina da, eta hala izan dadin nahi dut gainera: Nazka. Barka honekin nazkatzen bazaituztet. Hala ere, ni baino ausartagoak izango zarete ezta? Ez da zaila. Jarrai dezagun beraz. Irribarre bat ihesten zait oraintxe bertan, ez baita nazka izan sentitu dudan sentsazio bakarra. Ez, noski. Esan dudan bezala, balantza batean aurkitzen gara, bizirik bagaude behintzat. Bai, Descartesek baietz esan dit. Zirrara sentitu dut. Urduritasuna. Nahia sentitu dut, desira. Eta zeuri esker izan da. Zeuri eta zeure begiei esker. Amesten ari naiz, eta, egia esan, ez dakit zertarako, koldarregia bainaiz. Lehengo konposatzailearen lagun konposatzaile bati galdetuz gero (biziduna hau ere) borrokan jarraitzea aholkatuko liguke. Borroka ezean, hutsik baikaude, hilik. Eta berak esana egin beharko dugu, biziduna baita, eta geuk ere hala izan nahi dugu. Beraz, borrokan jarraituko dut, zuregatik, niregatik, biongatik. Geurea handia da, bizitzaren antzera, eta gauza handi guztiak bezala, zatiz ostuta dago. Bi zatiz, hain zuzen; zeu eta zeureganako nire maitasunaz. Ez beste inor, ez beste ezer. Eskerrak eman nahi dizkizut eta borrokan jarraituko dudala esan. Hil arte. Borrokatzeari uzten diodanean, hil egin naizelako izan dela jakingo duzu. Hiltzen naizenean, borrokartzeari uzteagatik izan dela jakingo duzu. Nahi zaitut, desiratzen zaitut. Lortuko zaitut.
Idazteko bizitza erabiltzen dut. Beno, denbora erabiltzen dut. Baina, ez dio axola, ez baitira ezer bata, bestea gabe. Aurrera darrai beraz, "etengabian". Zuen denbora erabili dut, honaino heldu bazarete behintzat. Hala ere, eskubide guztiekin sentitzen naiz. Atsegina izan ezean, aspaldi utz baitzeniokete irakurtzeari. Zuen aukera izan da, ez nirea. Libre zineten aukera egiteko. Hori baita bizitza; aukera multzoa. Nork bere bidea egin behar. Zuek egin duzue zeuona. Hemendik aurrerakoa, irakurritakoaren ondorioa izango da, maila handiago zein txikiago batean. Baina, ez zen hori nire asmoa. Guzti honekin aukera egin baitut nik ere. Eta ausarta izan naiz azkenean. Ikusi egin behar emaitzak ematen dituen, ea helburua betetzeko balio didan. Ikusten duzuenez, amesten nabil berriro ere, eta fedea zor diet, eta ematen diet. Lortuko zaitut. Gaur edo bihar. Hain polita zara, non, ezin zaitudan burutik kendu. Beti nire baitan zaude. Egiten dudan oron. Eta ez duzu errurik. Ez, noski. Errua ez baita zeurea. Ez da inoiz izan. Txantxetan nenbilen.
Amaitzeko, zera esan nahi dut; euskarak badituela oso antzekoak izanik, oso kontzeptu desberdinak adierazten dituzten bi hitz: Bizitza eta bizia. Barka gaizki erabili baditut, nahita egin dut.

Besterik gabe, agur bero bat biziduna izateaz gain, irakurle zaren horri, errugabeari bereziki.

Norbaitek esan zuen lez: Ulertu behar duenak, uler beza.

P.D: Testu hau, zuen entretenimendua bilatu asmoz idatzi dut. Bertan idatziriko ezer ez da haintzat hartzeko modukoa, egiazko inongo oinarririk gabe egina baita.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Antxus! Gotzon nauk, soraluzekua. Hoi dek gogua dakaketa idatzeko motel... erreztasuna dakanak... Eskerrikasko Junzai Txetxera-taz esateituken gauza guztiekatik, etzakat beste hitzik...

Ta aber ba kantu berri hoiek azkar grabatu ta kaleratzen dittuzuen!

Suerte danian!

P.D.: Hi, aber leioa aldian ikuste gean o bestela Topagunian o...

Antxus dijo...

Ieeeepa hi! Pozte nauk hi emendik ikustiaz, jeje. Bai, gustatze zayak ikustekenez, jaja. Lasai motel... itia genitxekan gutxiyena uan tio... DPM portau zeate gurekin, ta ori eskertzekua ek! Aber, ondo jute zaiguken bi taldiai, bai guriai ta bai zuenai!!!
Bueno Gotzon, ikusiko gaituk, nola ez!
Zaitu ai!

Anónimo dijo...

*Aupa iker!
Flipatzen utzi zenian blog-a irakurri nuenian...esan nizun bezela ez dakazu hain ondo idazteko pinta!! jaja ( broma, badakizu). Baina gehien gustatu zaiten testua azken hau izan da..dudik gabe! [I like it] =)
Eta hori hemendik aurrea aber geiotan pasatze naizen hemendikan...

" Y correr dicen
Q es cosa de cobardes...
pero todos somos carne de cañón.
yo lo soy, y no me impora confesar
Q más Q nadie,
pero aQuí..¿Quién no es cobarde x amor? "

Muxu bat!!=)

Anne*

Anónimo dijo...

Bukaeraño allau ta "buffff..." bat. Etzekiat ori dana irakurtzeko alegiñai o irakurri ta geroko arridurai zortzioten. Gauzaek atea intzaiakela.

Hitzik ez hi... paranoia izanagatik (izanagatik = izan arren, ezberdin izateagatik xD), interesantia ta maixuki idatziya.

Anónimo dijo...

top [url=http://www.001casino.com/]free casino games[/url] check the latest [url=http://www.realcazinoz.com/]casino games[/url] free no store perk at the foremost [url=http://www.baywatchcasino.com/]bay take note of casino
[/url].