Blog honetan hainbat aldiz aipatu dudan Oihan Larrañaga lagunak Blog bati hasiera emateko erabakia hartu du. Azken urteotan, gehiago ezagutzeko plazerra eduki dudan pertsona bat da. Batxillerra ikastetxe berean egin genuen eta nire lagunen laguna zenez, konfiantza irabazten joan ginen. Esan beharra dut, ezagutzen dudan unetik nire begirunea mantendu duen pertsona bat dela. Gaur egun, hurbileko giroan mugitzen garela esan daiteke. Berak ere, nire antzera, bi taldetan jotzen du (GARABI eta The Art of Losing). Gainera, Leioako Campusean ari da Kazetaritzako ikasketekin lanean. Bilboko ikasle-egoitza batean pasatzen du astea. Ondorioz, igandeetan Bizkaia aldera trenean etortzen garen taldeko kide da eta bidaia hauetan ematen diren mintegi "filosofiko-metafisiko-kontenplatibo-historiko"-etako hiztun nagusienetarikoa. Lehendik ondo (zentzu guztietan) hitz egiten zuela uste banuen, orain ez dut dudarik.
"Hitzak Baino Ez..." blogeko lehen sarrera irakurri ondoren, hitz egin bezain ondo idazten duela ikusi ahal izan dut, zentzu guztietan hau ere.
Sinesten ez badidazute, sar eta ikus!
Linken artean eskuragarri dagoeneko.
Oihanengandik zer ikasia badugula uste dut. Zorterik onena honi ere, nola ez!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

1 comentario:
Eskerrik asko hire hitzangatik. Halare korrekziyo txiki bat in nahiko nizkikek: Kazetaritzako lizentziaturan apuntauta niok bai, baino hortikan "Leioako Campusean ari da Kazetaritzako ikasketekin lanean" esatea aldia ziok... Jajaja. Ez, eskerrik asko benetan.
P.D: Propaganda hau gratis dek ez?
;)
Publicar un comentario