Idazteko gogoak bultzatu nau, gaurkoan ere, ordenagailuaren aurrean pausatu eta idazteari ekiteko. Gauza ugari kontatzeko. Uda latza izaten ari da, zentzu guztietan, sentsazio eta emozioz beteriko uda. Horrek ondo sentiarazten nau, eta ondo sentiarazte horrek, ondo sentitzen naizela adieraztera behartzen nau, hein batean.
Jende asko darabilkit buruan, elkarren artean zerikusik ez duen jendea gainera. Klaseko jendea, kontzertuak eman izanagatik ezagututako konfiantzazko jendea, kontzertuak eman izanagatik behin ezagutu eta oraindik harremana mantentzea lortu dudaneko jendea, beste herrietako jaietara joan eta musika taldeengatik ezagutu nauen jendea, Betiko Lagunak, denbora tarte luze batek jipoituriko harreman batek bere horretan jarrai dezakeela ikusarazi didan jendea, iazko klaseko jendea, bizitzan ahaztuko ez dudan jendea (orain arte aipaturiko eta oraindik aipatu gabeko taldeetan sailka daitezke), arazorik eta kondiziorik gabe euren anaiatzat hartu nauen lagun taldea, aurtengoan izan ez bada, aurreko udetan nire alboan egon den jendea, aurtengoa bezalako uda batean ezagutu eta 9 hilabete inguru anaiatzat izan dudan jendea, garai batean lagun onak izatetik harremana galtzera iritsi ostean, geure bideak nola elkartu diren erakutsi eta 9 hilabetez anaiatzat izan dudan jendea, lagun onen neskalagunak izanik, nire lagun bilakatu direnak, aspaldiko garaiez hitz egitean barreak eragin dizkidan jendea, zaletasunak konpartitzeak lagunak izatera bultzatu gaituen jendea, lagun soilak izanik, zerbait gehiago izatera hel gintezkeela erakutsi didan jendea, lagun izatera heldu gabe, lagun izan gintezkeela erakutsi didan jendea, gauza politak pentsatzera eraman nauen jendea, amesten utzi nauen jendea, begirada batekin urduri jarri nauen jendea, berarengan nolabaiteko interesa pizten nuela beranduegi (ea ez den horrela) ohartu naizeneko jendea, nire lekua hauxe dela erakutsi didan jendea, zantarrak izanik, zantarrak ez direnak balioesten lagundu nauen jendea, nireganako estimua era batera edo bestera azaldu didan jendea, azken egun hauetako batean bere konfiantza osoa nigan jarri duen jendea, niregana zuzenduko zelako esperantza izanik, musika talde ezagun batek inguruko herri bateko jaietan emandako kontzertu batean esperantza hori errealitate bilakatu zuen jendea... azken finean, nire buruan eta, ondorioz, bihotzean sartzea lortu duen jendea.
Horrela jarrai nezake luzaroan.
Bada, itxaropena errealitate bilakatzeaz gain, nire buruan dudarik sartu duenik ere.
Gaurkoa, aipaturiko talderen batean sartzen den orori eskainia.
P.D: Ez dut izarren jabea ulertzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

4 comentarios:
Oso ona, baina zer esan nahi du izenburuak (Boof wt Fmfob)? ez diat ulertzen... jeje Lagunak oso garrantzitsuak dituk! nei ere gertau zaiak aspaldiko lagun batekin (urte asko pasa eta gero) berriz erlazioa edukitzea lortzea. Ondo pasa geatzen diren oporrak!
salud y ska!
That's the point bro'! No else but I can understand the title. Of course the friends are very important, so, I wanna give them/you the recogniton they/you win. Hope you're fine, so, try to enjoy the remaining holidays. Be sure that I'm gonna do it.
Ta etzea liatu hoi dana idazten...!! jajajajaja!
Makinaaaaa!
arrazoi guztiya dakazu!
Lagun gabe bizitzia... zai xamarra! halare...utzi zak bloga alde batea ta... IKASIII! jaajajaa! bestela la bomba edo holakonbat kantatzen ikusikoizut... :P
Bo Igandearte ez bada lenuo!
Muxu potolo bat!
Sara
Kasualidadez sartu ta... Joe, ze ondo geatze zaixkiken olako sarrera erdi-kontenplatibo/erdi-sentimentaloidiak jajajaja
Ez, seriyo, dudaik etzak euki hartu bezain beste (o geio) eman izan dekela, asike pakian eoteko moduan ziok talde oien partaide deken oro.
En fin... suerte enpolladakin, nik e laxte asi berkoiat ta... itzeingoiau hi!!
Aio!
Publicar un comentario