Beno, azkenean denbora pixka bat hartu dut eta, Sarrikoko ordenagailu gelara etorrita, jarraian egin dudan hirugarren zubi honetako gertaera nagusiak kontatzeari ekingo diot. Asko eta "handiak" izanik, ezin izango ditut nahi nituzkeen xehetasun guztiekin azaldu. Hala ere, nire igarotearen zentzua ez galtzeko balioko dizuelakoan nago. Ekin niezaion bada idazteari!
1.GIDABAIMENA: Osteguna, jaieguna zen nire fakultatean (San Alberto, zientzietakoen patroi delakoa). Horrexegatik, asteazkenean bertan etxera itzuli eta zubia egitea erabaki nuen. Ostegunean, autoko gidabaimena ateratzeko azterketaren froga praktikoa nuen. Azpeitiara joan nintzen hau egitera, nire autoeskolak bertan egiten baititu frogak. Bigarren aldia zen eta (beharbada horregatik) lehenengoan baino urduriago nengoen. Oso azterketa txarra egiten ari nintzela iruditu zitzaidan une batzuetan. Hala ere, aztertzailearen izaerak asko lasaitzen ninduen, profesionala iruditu zitzaidan. Azpeitiatik itzulitxo bat eman ostean (arazo handiegirik gabe) autoa aparka nezan agindu zidan. Esan eta egin. Gidatzen ari nintzen bitartean mugikorrera deitzen aritu zitzaizkidan, hiru bider.
"Evidentemente, no lo coges" aholkatu zidan aztertzaile errioxarrak.
"Por supuesto" batekin erantzun nion, hotz eta zuhur. Behin autoa geldirik nuenean eta berak azterketa amaitutzat eman zuenean...
"Llama al que te estaba llmanado y dile que has aprobado" esan zidan. Atsegina izan zen. Bere jokaera profesinalki beroa eskertu nion. Beranduago emaitza (behin behineko gordekina) jaso nuen autoeskolako irakasleagandik eta
Falta leve bakarra egin nuela ikusi ahal izan nuen. Gidabaimena badut, autoa falta.
2.GASTEIZ: Ostegunean, azterketa egin, etxera iritsi, bazkaldu eta Donostiarako trena hartu nuen bi lagunekin elkartu (
Bino eta Mikel Alberdi
) eta Gasteizera eramango zigun trena hartzeko asmoz. Gaua bertan igarotzeko asmoa genuen, Josu
Tete jaunaren gidaritzapean. Arratsaldetik sartu ginen giroan.
Bertxo-rekin (lehengo kuadrillakidea) topatu ginen, Gasteizen ari baita Euskal Filologiako ikasketekin. Erosketa batzuk egin eta Josuren lagun baten etxera joan ginen
Pizza batzuk afaltzera. Ordurako laugarren
azkenportutar bat batu zitzaigun,
Itu. Afaria oso ondo joan zen, parre batzuk egin genituen eta ordurarte Josurenak ziren lagunak, guztionak bilakatu ziren. Alde Zaharrean egin beharrekoa eginda (benetan giro polita),
People izeneko taberna joan ginen, beste guztia itxi baitziguten. Giroak jarraitu egiten zuen. Ederki egon ginen eta denbora hegan joan zitzaigun, niri behintzat. Tabernara sartu eta erlojua lehenegoz begiratu nuenean 03:20 adierazten zuen, bigarrengoz begiratzean, 06:03. Harrituta geratu nintzen. Argiak piztu zituzten eta Josuren etxera joan behar izan genuen. Lehenago,
Itu-k Bilborako autobusa hartu behar zuen eta geltokiraino lagundu genion. Etxean ordu eta erdi eskas lo egin eta gero, tren geltokira itzuli ginen, Donostiara joateko. Han, bigarren tren bat hartu eta herrira iritsi ginen.
UUEEEEPA GASTEIZ!3.TXURI: Egun berezia larunbata ere. 10:30-etan, Lege Zaharren Enparantzan bildu ginen taldekideak. Azken xehetasunak konpondu eta
Itxaso tabernan kafe bat hartu genuen, hotz egiten zuen eta. Bitartean, joko genituen abestiak, eta hauen egitura, adostu genituen, izan ere, 8 minutu edukiko genituen eszenatoki gainean, 20 taldek jo behar baikenuen egun osoan zehar. Omenaldia 12:00-etan hasi zen. 13:00 inguruan jo genuen. Kontzertua ondo joan zen eta jendeak gustura hartu gintuela ematen zuen. Bukatu genuenean,
"Aupa SKASTI!" bat entzun zen. Momentuan ez nion garrantziarik eman (hotzagatik edo), baina, taldekideek ea entzun nuen galdetu zidatenean, baietz erantzun eta ondo sentitu nintzen. Eskertzekoa da horrelako keinu bat. Ez dakit nor izan zen, baina, ez dut ahaztuko.
"Egun hotz hau, ziur hotzagoa dela maite zaituztenengandik urrun." (SKASTI - TXURI - 07/11/17)
4.SKINHEAD: Bazen denboraldi bat, lagunei, ilea moztuko nuen hurrengo aldian
rapatu egingo nuela esaten niela. Esan eta egin. Igandean izan zen, aitari makina hartu eta burutik pasa ziezadan eskatu nion. Beharbada arrazoia jakin nahiko duzue. Ez daukat bada arrazaoi garbirik, aldatzearren egin dut, erosotasunagatik ere bai beharbada. Beraz, ikusiko nauzue nire
look berriarekin.
Badakit ez dudala sekula erreferentziarik egin, eta bada ordua. Igaro da denboraldi bat kontagailua jarri nuenetik eta momentu honetara arte 468 bisita jaso ditu nire blog-ak. Edonola ere, espero nuena baino askoz ere gehiago. Eskerrak ematea dut helburu. Zenbakia handitzen doala ikusteak, jendeak irakurtzen duela erakusten dit, eta horrek, idaztera bultzatzen nau. Besterik gabe, esker mila momentu honetantxe lerro hauek irakurtzen ari zaren horri.
Gogoratu, edozer idatzi nahi izanez gero (EDOZER), komentarioak utzi ditzazkezuela. Horrela, zuen berri izateko aukera emango zenidakete eta asko eskertuko nuke hori ere.
Agur bat Bilbotik "zauden lekuan zaudela"-ra...