2011/11/05

Gora CAP!


CAP erakunde narko-militarrak Euskal Herriari


CAP erakunde narko-militarrak dokumentu honen bidez adierazi nahi ditu haren oinarri ideologiko-politikoak eta euskal gizarteari erakustera eman nahi dio ideia horiekin bat datozen ekintza armatuak eta drogazkoak azkenera arte eramango dituela jarraian aipatuko diren helburuak lortzeko:


1. Pandero da taldearen etsai nagusia eta haren deuseztatzea da taldekideen helburua.

2. Apirilaren 4a da taldekideek haintzat hartzeko eguna eta berau erabiliko da beharrezko ospakizunak eta aldarrikapenak egiteko.

3. Gillermo da taldearen profeta, baina, taldeak ez du hierarkia militarrik onartzen eta gainontzeko kide guztiak maila berean kokatzen ditu.

4. Marmol da erakundeak duen biltoki nagusia eta erabaki gorenak bertan hartu beharko dira haintzat hartuak izan daitezen.

5. Taldeak MITO erakundearekin duen ituna mantentzen du helburu komunen alde batera borrokatzeko (Utrecht-eko Ituna, 2007) eta prest ageri da etorkizunean ere egokiak derizkion akordioak sinatzeko.


Comando Anti Pandero

CAP

Euskal Herrian, 2011eko apirilean

SKASTI, Bilboko aste nagusia, 2011ko abuztuaren 25a

"Batzuk jakingo duzue orain dela ez asko kontzertua eskaini genuela Kukutza gaztetxean. Ildo horretatik, adierazi nahi dugu krisi ekonomikoak eta eredu kapitalista emergenteak, besteak beste, ekimen pribatua gorakada nagusian jarri duen garai honetan eta autogestioaren defizita nabaria deneko egunean, SKASTIk sinesten duela posible denik beste kultur eredu bat, zeinean autokudeaketan oinarritutako ekimen askeak paper nagusia beteko duen eta Euskal Herriko gaztetxe guztiak asmo horiek guztiak betetzeko espazio izango diren. Kulturaren ikuspegitik “puntu-bero” diren gaztetxeetako kideak elkarlanean aritzen direnean eta aurretik aipatutako presio arrotz hori gainditzen denean lortuko da herri honek duen kultur potentzialitate guztia garatzea.

Horregatik, kontzertu hau eta, bereziki, abesti hau eskaini nahi dizkiogu, bere garaian amets bat izan eta Errekaldeko gaztetxea izango zen eraikina biziberritu zuen gazte taldeari, eta baita ordutik hona Kukutza gaztetxearen alde lan egin duen orori ere.

Kukutza ikutu bez!"

Behin Fisika Gaindituta

Lurrazalaren puntu batetik munduaren aurkako muturreraino zulo bat egin bagenezake eta bertan hutsa egitea lortuko bagenu, ez genuke geure burua zulora bota besterik egin beharko bidaia ezin hobea egiteko, izan ere, grabitatea arduratuko litzateke lehenengo erdian, hots, nukleorainoko bidaian, eskuratutako abiadura balaztatzeaz, planetaren aurkako puntuan geldiunera iristeko.

Jarrai Beza

Skastiren inguruko hausnarketek unkitzen dute bereziki nire barnea egun berezi hauetan. Eta are gehiago zapelaitz batek esan zidanetik taldekide sentitzeak ahalbidetu ziola hegan egitea. Eta bidean idazten dut, une apropos batean. Musika gogorreko diska bat balerrian, pantaila begietan. Denbora aurrera doa eta gu betiko lekuan, baina helburu berriekin. Taldeak aurrera egingo zuela erabaki genuen, eta zin egin. Badugu mila ideia bakoitzak bere buruan. Horrek zera esan nahi du, ez gaudela hilik. Eta eskenatokira igotzen denak badaki zertaz ari naizen. Sentsazio gazi-gozoa, baina berriz bizi nahi duzuna, kosta hala kosta. Zapi lagunekin ikus ahal bezainbeste jenderen gauak alaitzeko ardura hartzen saiatzeko bazainbeste adorererekin elkartzeko desira. Haiek ere, bi abesti baino gehiago erreskadan entzuteko prest egotea da baldintza bakarra. Eta horrek bultzatzen gaitu beste gau batez hotza pasa eta lokalean sartzera ke artera, hautsiriko beste gau bat izango dela jakinda ere, konpainia ezin hobean. Abesti berri baten zortzi ikuspegirekin bat egiten saiatzea da lau pareten artean gerta daitekeen gauza politenetakoa.

Garai ilunak, beharbada norbanakoarentzat, baina garai politagoen aurretik bizi beharreko iluntasuna hitzetan eta doinuetan. Aro berri bat jaiotzen ari deneko beldurra. Irrikaz jasotako beldurra. Taldeak egiten du ume bilaka ez nadin, jostailu hautsiak soilik eros ditzaken familia bateko umea. Hitzik egin gabeko bidaiak gogoan. Sei urteko bidaia....

Jakin badakigu, eta ondo jakin ere, oholtza gainera igotzea jendartera gerturatzeko modu xume bat besterik ez dela. Kontrakoa dioenak ez gaitu ondo ezagutzen. Eta badakigu, baita ere, gugan jarritako zentzumenen jabeek osatzen dutela taldea, eta handi egin. Zuzeneko emanaldi bakoitzean aspaldiko lagun bik elkar egiten duten bakoitzean taldeak irabazten du. Bikote batek egoera berdinean muxu bat elkarbanatzen dutenean ere gauza bera gertatzen da. Zuzenekotik at ez dago bizitzarik. Ez guretzat. Urte bete denbora asko da. Larregi. 9 hillabete ere bai. Bizitza batek nahikotasuna eskuratzeko behar duen denbora bera. Ez da, hala ere, hutsetik sortuko, hori kondaira hutsa da. Aurreko izate batetik eratorritako kumea izango da, indartsuagoa eta helduagoa. Landuagoa. Mezu finko baten bilaketan sortutako zortzi aitako kumea.

Denbora gutxiegi barrena zerk unkitzen digun jakiteko, eta barrena nola hustu dezakegun ikasteko, entzun nahi gaituen ororen baimenarekin, noski.

Taldeak...