2011/12/26

Irlandara eginiko bidaia batekin hasi zen

Irlandara eginiko bidaia batekin hasi zen. Lagunartea indartu genuen, hainbat uste indartu. Gerora izandako elkarrizketei gero eta gehiago zor diet. Ez dut ahantzi, hala ere nondik natorren. Oinak lurrean ditut. Kostaldekoa naiz. Kantauri itsasoko hegiak bira egiten dueneko jendartekoa naiz. Zimurrak itsasoari men egiten hasten dira etxetik 5 minutura; hegan.

Herria jendarteak egiten du. Badakit, baina, zein jendarteri zor diodan mirespena. Hark hartu nau herritar gisa. Haren zati naiz. Hura naiz. Pertsona oso gutxirekin identifikatzen omen da norbanakoa. Nik zer dakit?

Tortura gauza txarra da. Oso txarra. Ehun orrialde hartu eta bertan torturaren aurkako pentsamenduak idatziko banitu ere, ez nuke lortuko azaltzea tortura zein gauza txarra den. Hurruti ikusten ahal dugu? Badakit zerbait. Zuk ez dakizu. Edo ez duzu ikusi nahi.

Irlandan hasi zen. Hura ez zen txantxetako gauza izan. Ekaineko 2011 zen. Hura ez zen txatxetako gauza izan. Nork apostu uste baino gertuago dagoela? Zein tristea den arrazoia izatearen sentimendu gazi-gazia edukitzea. Erraturik zaudela imajinatzeko beharra, desioa. Hizkuntza bera bere zati dela sentitzen duen lagunari, kexu den horri, hitzon jabe denaren errespetu osoa.

San Tomas, duela bi urte. Gau txarra, nonbait, kideentzat. Elkar ikusten zuten azkeneko aldia izan zitekeela uste zuten. Edo, behintzat, ez zekiten ziur ez zela hala izango. Gaur harro naiz zuetaz, madrilen, cadizen, parisen... Eta ez dakit ondo nora joan. Zuenagana hurbiltzea ona izan da. Ez naiz damu. Gauza asko egingo nituzke aldatzeko, benetan. Non hostia jaio naiz ba? Ez dakit. Eta ez nau bat ere harritzen.

Errealitatea gara, hala ere. Ziur izan. Ez sinestu, sentitu. Pixkanaka. Nafarroa. Nork apostu uste baino gertuago dagoela? Tortura. Umiltasuna zor diegu. Muxu bana jaso beharko lukete, gutxienez. Errealitatea ezkutatzen saiatzearen adierazpide gordinena. Sinestu, ez sentitu; ez ginateke gai izango.

Gerora ikuste dira gauzak, ordea. Irlandan hala izan zen. Harresiek hitz egiten dute. Ozen. Zentsurak ere ozen egiten zuen hitz, aspaldi, alboko herrian. Memoria. Etorkizuna bahitu al digute? Zenbateko hipoteka ordaindu behar dugu? Utzi gazteei politika egiten. Ez itzazue denak kartzelatan sartu behitzat. Eta asko eskatzea bada, utz itzazue etxetik gertu, eurek bidaia dezaten, gustoko dituzten lekuetara, gustoko dituzten lagunekin. Ebidentzia suntsitzearen ebidentzia argiena. Eta zuk zer uste duzu? Arduratu egiten nau. Noski arduratzen nauela. Goizeko laurak eta oraindik esna. Madriletik gertuegi aukeran. Utzi herriari egiten. Hark hartuko du lekua. Ari da hartzen. Nik itxura ikusten diot honi guztiari. Ni unkitu egiten nau. Zenbat gauza egiteko, eta zein denbora gutxi. Forma hartzen ari da. Hala ere, beste lau aitzakia falta zaizkit oraindik hau idatzi, hustu eta beste atobus bat hartzeko, eta sekulako goxotasunarekin benetan zerbait egiten ari naizela sinisteko neure burua bortxatzeko.

Irlandan hasi zen. Baina ez zen han bukatu. Are gehiago, han ez da bukatu. Urduri jartzen nau, batzutan. Orain bai. Eta orain ez. Ez zait gustatu esaldi hori. Eta ezta ere estilo aldaketa hau. Diskurtso aldaketa. Estrategia bera. Nafarroa. 10 egun. Ostirala. Bihar astelehena izatea nahiko nuke Euskal Herriaren egutegian, “garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda”. Nire bidaia ez da bukatu. Kostan naiz. Ez dago gaizki. Baina ez da nahikoa.

No hay comentarios: