2011/11/05

Jarrai Beza

Skastiren inguruko hausnarketek unkitzen dute bereziki nire barnea egun berezi hauetan. Eta are gehiago zapelaitz batek esan zidanetik taldekide sentitzeak ahalbidetu ziola hegan egitea. Eta bidean idazten dut, une apropos batean. Musika gogorreko diska bat balerrian, pantaila begietan. Denbora aurrera doa eta gu betiko lekuan, baina helburu berriekin. Taldeak aurrera egingo zuela erabaki genuen, eta zin egin. Badugu mila ideia bakoitzak bere buruan. Horrek zera esan nahi du, ez gaudela hilik. Eta eskenatokira igotzen denak badaki zertaz ari naizen. Sentsazio gazi-gozoa, baina berriz bizi nahi duzuna, kosta hala kosta. Zapi lagunekin ikus ahal bezainbeste jenderen gauak alaitzeko ardura hartzen saiatzeko bazainbeste adorererekin elkartzeko desira. Haiek ere, bi abesti baino gehiago erreskadan entzuteko prest egotea da baldintza bakarra. Eta horrek bultzatzen gaitu beste gau batez hotza pasa eta lokalean sartzera ke artera, hautsiriko beste gau bat izango dela jakinda ere, konpainia ezin hobean. Abesti berri baten zortzi ikuspegirekin bat egiten saiatzea da lau pareten artean gerta daitekeen gauza politenetakoa.

Garai ilunak, beharbada norbanakoarentzat, baina garai politagoen aurretik bizi beharreko iluntasuna hitzetan eta doinuetan. Aro berri bat jaiotzen ari deneko beldurra. Irrikaz jasotako beldurra. Taldeak egiten du ume bilaka ez nadin, jostailu hautsiak soilik eros ditzaken familia bateko umea. Hitzik egin gabeko bidaiak gogoan. Sei urteko bidaia....

Jakin badakigu, eta ondo jakin ere, oholtza gainera igotzea jendartera gerturatzeko modu xume bat besterik ez dela. Kontrakoa dioenak ez gaitu ondo ezagutzen. Eta badakigu, baita ere, gugan jarritako zentzumenen jabeek osatzen dutela taldea, eta handi egin. Zuzeneko emanaldi bakoitzean aspaldiko lagun bik elkar egiten duten bakoitzean taldeak irabazten du. Bikote batek egoera berdinean muxu bat elkarbanatzen dutenean ere gauza bera gertatzen da. Zuzenekotik at ez dago bizitzarik. Ez guretzat. Urte bete denbora asko da. Larregi. 9 hillabete ere bai. Bizitza batek nahikotasuna eskuratzeko behar duen denbora bera. Ez da, hala ere, hutsetik sortuko, hori kondaira hutsa da. Aurreko izate batetik eratorritako kumea izango da, indartsuagoa eta helduagoa. Landuagoa. Mezu finko baten bilaketan sortutako zortzi aitako kumea.

Denbora gutxiegi barrena zerk unkitzen digun jakiteko, eta barrena nola hustu dezakegun ikasteko, entzun nahi gaituen ororen baimenarekin, noski.

Taldeak...

No hay comentarios: