2011/07/11

Leioa-Zarautz, 2011-07-07

“Zaharra zara, Bilbo” dio abestiak. Eta hala da. Eta polita. Behintzat lau urte polit. Eta bat gehiago, gutxienez. Jaietan ere elkar ikusiko dugu, ziurrenik. Hala ere, orain etxera noa, loturarik gabe, ustez, lana eginda. Eta ondo eginda.

Mendiak txikitu dituzte, euren bihotzen lez, abiadura handiz. Gaurkotasunari moldatzen zaion garraiobidea behar. Krisi putakumea. Hala ere, leiotik begiratu eta ez dut krisirik somatzen, ez ekonomia arloan behintzat. Garunaren gaitasunaren batazbestekoaren krisia agian. Zergatik diodan hau? Argi dago. Erotu egin gara. Egungo egoeraren aurrean jarrera koherentea hartuz gero, data baten izena jarriko dizute, “benetako demokrazia orain!” leloak norbait irain baitezake. Ja. Bertakoek ez dute santu bat ospatu nahi, aldarrikapen bat egin nahi dute, sistemak bizkarra eman diela salatzeko. Normala. Ez zinateke sutan jarriko 4 seme-alaba izan, langabezian geratu eta bankuak etxea kendu nahi izango balizu, hipoteka ordaindu ezin duzulako eta hura pagatzeko saldu nahi duzun 500 zaldiko kotxea inork erosten ez dizulako krisi garaian? Normala. Baina, kontuz, “benetako demokrazia orain!” leloa arriskutsua da. Ja. Arriskutsua dena kapitalismoaren egungo ikuspegia da. Agintarien ustez demokrazia osoan bizi gara. Ja. Asko falta zaio honi demokrazia izateko, txo. Bakearen alde eta euren herriaren nortasuna errespeta dadin lan egiten duten pertsonak kartzelaratzen dituen estatu bat ez da demokratikoa, lagun. Ez jauna.

Aldaketa. Etxetik gertuago. Arrazoi bat nahi dut egunero ohetik jeikitzeko bezain sendoa. Zertarako ikasi? Jakintzak zoriotsuago egngo al digu ba? Eta zertarako zoriontsu izan? Fede itxuz gara zoriontsu, norbaitek, behin, bizitzaren funtsa zoriontsu izatearen bilaketa zela esan zigulako. Eta hura zer da, Jainkoa? Behintzat horri helduko diogu.

Poesiak unkitzen nau. Musikatua bada hobe. Orduak pasa nituen bertso sorta malenkoniatsuak doinu gogor bezain krudelekin irensten. Ez dakit onik egiten didan. Baina hausnarketa egitera narama behitzat. Gaur, musikaren dekadentzia ohartu naiz. Irratiak ez du irizpiderik. Non da sormena? Globalizazio putakumea? Kultura gabeziara harturiko bidearen abidaura beldurgarria da? Munduaren punta bakoitzean bizi diren pertsona biri abesti bera gustatzea ez da naturala. Ezta zortzi irrati kate edukitzea ere, guztiek abesti berberak jarriko badituzte. Zergatik ematen digu beldur txiki izateak? Txikitan beti irakasten ziguten txiki askok handi bat mendean hartu dezaketela, eta are gehiago, aniztasun horrek egiten zuela txikia handi. Rocka bukatu da, lagunok. Saia zaitezte etxeko diska guztiak ahalik eta luzeen gordetzen zeuen armairu gogokoenean.

Ez dugu ezer aldatuko, ezinezkoa da. Iraultzailea ezkertiarra eta abertzalea bazara ETAkidea zara. Iraultzailea eta abertzalea bazara ETAkidea zara. Besterik gabe abertzalea bazara ETAkidea zara. Finean, euskalduna bazara ETAkidea zara. Zure bizilagunaren suiaren txakurraren zaunkak euskarazko fonetikaren antzarik badu ETAkidea zara. Gazte mungimenduetako kideen atxiloketek zerbait konponduko dutela uste al dute? Honek gogora dakarkit gida kataluniarrak Belfasteko muralen aurrean esandakoa: “Soldadu britaniarrek gazte errepublikazale irlandarren aurka eginiko eraso bakoitzaren biaramunean, beste horrenbeste edo gehiago egoten ziren prest IRAren borrokarekin bat egiteko.” Badirudi estatuak garbiketa bat egin nahi duela. Baina, garbi diote: “Zorionez, gure herrian ez da ideia politikorik epaitzen.” Ja.

No hay comentarios: