Lasaitzeko unea. Eskuak teklatu gainean pausatu eta gehiegi pentsatu gabe, nire gogotik zeharkatzen diren pentsamenduen isla nire txoko honetan paratzeko unea.
Izan ere, niri bost axola 2 metroko altueran kokatzen den eta horiozontalarekiko 30º-ko inklinaziona duen malda bat jaisten hasi den eskiatzaile hipotetiko batek aipaturiko maldaren bukaeran aurkitzen den 10 metroko sakonerako eta 5 metroko zabalerako zuloa gainditzeko bezainbesteko abiadura izango duen, 70kg-ko masa duela eta elurrak eskien gainean eragiten duen marruskadura indarraren koefizientea 0,024 dela baldin badakigu? Ea ariketa asmatu duenak airearen baldintza arbuiagaitzak arbiuatu dituen eta eskiatzaile hipotetikoa zulo hipotetikoan erortzen den hipotetikoki. Ea arbuiatutako baldintza klimatikoek zuloan izotzaren existentzia ahalbidetzen duten, eskiatzaile hipotetikoaren heriotza hipotetikoa ondorioztatuz. Emaitza = Fisika Puta!
Baina gaur ez naiz fisikaz arituko, zeuretaz arituko naiz, zeuri idatziko dizut, zeuretan pentsatzen baitut. Zeuretzat idatziko dut. Azkarregi, omen zen. Azkarregi egiak esateko? Azkarregi elkar ezagutzeko? Azkarregi... zertarako?
Ez dira garai onak dantzarako, baina bai, musika eta eskenatokia aukeratzen joateko. Eta jakin al dezaket zein jantzi eramango duzun neure gauean? Gorria baldin bada, lotsatu egingo naiz, beltza bada, alaitu. Ba al du explikaziorik ilean daramazun loretxo horrek? Eta ez zaitez nahastu, ez zara "lorea daraman lore bat". Lorea daraman emakumea zara. Neuk jarri nituen zelaia, gaua, eta marea bizien doinuak, eta zeuk irribarrerik politena. Saetarik abestu nahi, Ijitoen hirian? Neuk nahiago reggae bat Jamaikan...
Ez zenion ihesari eman, beraz gustura zeunden "Ihesa" entzuten. Ni izerditan blai nengoen eta zu oraindik guztiz jantzita. Agurrik ez, hori bai, "bestia nere kontu...". Eta atsegin nuen Miami Beach zu alboan bazintudan. Eta are eta gehiago atsegin nuen lehengusuaren tabernan. Aberkiderik ikusi al duzu ondoko mahaian?
Ordu asko, baina txikiak, elkarrekin. Hizketaldi luzea, hiztun onenarekin. Eta azkenean zer? Aitari kasu egin behar. Behin, bitan eta hirutan. Eta bidaiako autobuseko aurpegi bera mila bider. Eta barrea eragin zidan eskaera bihurria. Eta beste mundura bisitaldi gidatua. Eta hotzikarak eguzkiaregandik ezkutaturiko herrialdeetan. Irribarre anestesikoa, arnasketa anti-anestesikoaren ondoren. Ordua gainean. Eguzkia aise. Igogailurik ez ispiluan.
Isiltasunarekin borrokan, eta borroka, inoiz baino ozenagoa. Ahaztezina izan zen, berezia izan zelako. Eta berezia izan zen, zu zeu berezia izateaz gain...
Eta momentu honetan leihora hurbiltzen ari zara. Baina, ni bertan aurkitzen naiz dagoeneko. Beharbada ez luzerako. Beldurtu egiten omen zaitu aurrera begiratzeak? Edo hobeki esanda, urrutira begiratzeak. Baina, zer diote zeure lagunek? Ziur polita izan daitekeela pentsatzen dutela...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

2 comentarios:
PD: nik bai eztiatela izarran jabia ulertzen, baño gutxiyo hi heu.
Kursua astiakin batea (lenuo ezpaek) gauzak argitukoitukelakuan...
Nik ulertu zaitzaket. Bazekiat asmatu in niala, ta pozte nau bai hiregatik ta baita loredun emakumearengatik.
"Ireki itzazu begiak, ez zaitzaten beste nonbait eroan"
Denbora...
Onak izan gaitezke... txarrak baldin bagara...
Publicar un comentario