Azterketak amaitu ditut eta hemen naiz, agindu bezala, ene blog honi jarraipena eman asmoz. Garai arraroa bizi izan dut azterketek iraun duten bitartean. Lizentziaturako lehenengo urteko lehenengo ebaluazioan, inoiz baino gehiago ikasiko nuela uste nuen, eta hala beharko luke, baina, ez da horrela izan, ezta gutxiago ere. Azterketen artean inoiz baino denbora gehiago edukitzeak, inoiz baino "lasaiago" egotea eragin dit. Ez nago batere gustora ikasitakoarekin, eta azterketekiko palteamendu txarra egin dudala uste dut. Momentu honetan, eginiko lau azterketetatik biren emaitzak ezagutzen ditut, Kimika eta Geografia Fisikoarena, biak ala biak gaindituak, 5.0 batekin lehena, 6.6 batekin bigarrena. Beste bi emaitzen zain nago, lauhillabete honetan sei ikasgai banituen ere, falta diren biak gainditzeko saiakera aurrerago egitea erabaki baitut. Beste hitz batzuetan esanda, sei azterketa eduki eta laueatara aurkeztu nintzen, Matematika eta Bioestatistika utzita. Uda honetan lan gogorra edukiko dudala ikus dezakezue beraz, irailean, kasurik honenean, bi azterketa gainditu beharko bainituzke (nai izanez gero behintzat). Emaitzak direnak direla ere, eskarmentu gisa balioko didatela uste dut, orain konturatzen bainaiz honek ezin dezakela horrela jarraitu. Bezperan ikastearekin nahikoa zeneko garaiak pasatu dira jada.
Nire gogoetaren nondik norakoa azalduta, bigarren lauhilekoak nahiko motibatzen nauela esan nahi dut, hiru ikasgai soilik edukitzeaz gain, azkenean, biologiarekin zerikusia dutenak baitira, Botanika, Zoologia eta Animalien eta Landareen Histologia eta Zitologia.
Normala den bezala, gero eta gusturago nago gelakideekin, gero eta gehiago ezagutzen baititut eta gero eta konfidantza gehiagoz aritzen baikara. Garai batean deskribatu nizkizuenez gain, jende gehiago deskriba dezaket orain. Era laburrean egiteko...
Ane Posada: Bedian (Bizkaia) jaioa, 1989an. Garaiera baxukoa eta gorpuzkera txikikoa. Ilehoria. Umilla, alaia, jatorra, oso eskuzabala, lotsati ukitu bat duena... buru bizkorrekoa, txantxazalea. Egia esan behar badut ez dakit nola ezagutu genuen elkar, baina, badakit, denbora gutxian, konfidantza handia egin dugula. Datorren ostegunean, otsailaren 14ean, autoko gidabaimena eskuratzeko azterketa praktikoa du, beraz, zorterik onena opa diot.
Maider Beitia: Gasteizen (Araba) jaioa, 1989an. Garaiera arruntekoa. Ile iluna, aurpegi liraina. Alaia, jatorra... egoera zailek erraz urduritzen dutenetakoa. Bizia. Esaten dituenak baino gauza gehiago pentxatzen dituela dirudi. Edozertaz lasai hitz egin daiteke berarekin.
Eva Gonzalez: Hernanin (Gipuzkoa) jaioa. Garaiera arruntekoa baita ere. Ile beltza. Oso motza. Lotzagabe kutsua du. Arrazoia duela uste badu, jakinarazi arte isiltzen ez den horietakoa. Irekia, jatorra... Pasa den astelehenean (otsailaren 4ean), Iñauteri eguna zela eta, futboleko jokalariz mozorrotuta azaldu zen azterketara. Ekintza honek deskribatzen du ondoen. Aipatekoa da, duela urte batzuk, udaleku berean egon ginela, 11-12 urte genituenenan.
Nekane Ibarretxe: Llodion (Araba) jaioa. Aurreko bien garaierakoa. Ile iluna du, beti ondo orraztua. Isila, hitzak asko neurtzen baititu. Beharrezkoa zaionean soilik egiten du hitz. Hala ere, oso jatorra da eta noiz behinka barreren bat edo beste ihesten zaio.
Alex: Orion (Gipuzkoa) jaioa, 1989an. Altu samarra eta gorpuzkera sendokoa. Bigarren mailako ikasketak zarauzko Antoniano Ikastetxe Politeknikoan burutu zituen, beraz, nire hainbat lagunen gelakidea izan zen. Oso jatorra. Berezia. Irekia, baina, aldi berean, lotsati kutsua mantentzen du. Eskuzabala. Horren erakusgarri, Alan eta nirekin lehengo astean izan zuen keinua; azterketara sartu aurretik, guregana hurbildu eta, nahi izanez gero, hau amaitu ostean, zarautzera autoan eraman gintzakela esan zigun. Hala izan zen.
Ane Olazabal: Andoainen (Gipuzkoa) jaioa, 1989an. Bigarren mailako ikasketak Donostiko "La Salle" ikastetxean burutu zituen, nire lagun Alfonso Aduna eta Jorge Aranbururekin batera. Neu baino zertxobait baxuagoa. Ilehoria. Aurpegi lerdena. Irekia. Oso urduria, gainontzekoak urduritzeko bezain urduria. Alaia. Gela berdinean bagaude ere, Messenger-aren bidez egin dugu konfidantza.
Diego Lopez: Bizkaitarra. Nahiko baxua. Ile kizkurtua. Lehenen begiradan harroa iruditu zitzaidan, lagunekin hitz egiten zuen moduagatik. Pixkat gehiago ezagutu dudanean ordea, guztiz erratzen nintzela ohartu naiz. Bere izateko (eta hitz egiteko) era horrelakoa dela ulertu dut. Gainera, behar izan nuen batean, azalpen bat eman zidan, bere borondate onenarekin.
Lehengoan esan nuen bezala, jende asko geratzen zait oraindik ezagutzeko. Hala ere, ezagutzen dudan jende gehiago badago nire klasean, baino, guztiak deskribatu nahiko banitu, denbora asko beharko nuke.
Agindu nuen beste gauza bat zera izan zen, etxe berrian egonkortzen nintzenean hemen azalduko nuela. Bi hilabete igaro dira eta uste dut prozesu nagusia pasa dela, eta ondorioz finkaturik aurkintzen naizela "kaiola berrian". Hala ere, denok ezagutzen dituzue (edo imagina ditzakezue) etxe aldaketa batek dituen arazoak. Horregatik, oraindik ere, denborarekin osatuko diren txikikeriak geratzen dira, baina, ezer garrantzitsurik ez.
Behin zuekin nituen zorrak kitaturik, nire bi musika taldeek, SKASTI eta IPAR HAIZEAk eragin dizkidaten bizipenak kontatu nahi nizkizueke. Lehenak albiste txarrak dakartza oraingoan. Egun batzuk atzera, entseatzeko genuen lokalean sartu eta bertan genituen bi anplifikagailuak lapurtu zizkiguten. Bien artean ia 1000 euroko balioa zuten. Uste dut, une hontan sentitzen dugun inpotentzia eta etsipena ulertzeko gai izango zaretela. Anplifikagailuez gain, kitarraren distortsio-pedala, mikrofonoak, kableak... eraman dituzte. Taldea, momentu on bat pasatzen ari ez zenean, jipoi honekin "zigortua" izan da, egoera asko okertuz. Izan ere, kontzertuak emateko esakerak jaso ditugu, Soraluzetik esaterako, eta taldekiedeok bertan jotzeko gogo ikaragarria badugu ere, oso zaila izango da. Ea guztiok taldeagatik lan apur bat gehiago egiten dugun eta egungo egoera gainditzea lortzen dugun. Nire talde berriak aldiz, poz bat eman zidan orain dela bi aste, urtarrilaren 25ean, hain zuzen. Egun honetan Idiazabalen emanaldi bat egitera deituak geunden, bertan ospatuko zen "II. Pop-Rock Lehiaketa"-ren finala zela eta. Esan beharra dut, lehendik Aitorrek (kitarra) bidalitako grabazio batzuei esker sailkatu ginela aipaturiko finalerako. Zortzi talde ginen finalean. Gure ordua iritxi zenean eszenatokira igo eta lau kanta jo genituen (horietako bat neuk konposaturikoa zen gainera), ezin baikinen denbora mugatik (15 minutu) pasa. Eszenatokia oso txikia zen, lehiaketaren izaera kontutan hartuta, eta talde gehienek bertan kabitu ahal izateko arazoak izan genituen, baina, guztia bukatu zenean, antolatzaileetariko bat igo zen, hurrengo urterako hobekuntza planak daudela argitzera. Hobe horrela, lehiaketak askoz maila altuagoa lor baitezake, nire ustez. Jarraian, epaimaiaren epaia jakinarazi zuen mikrofonotik. Hauen ustez 3. talderik onena izan ginen, 94 punturekin, lehenengoarengandik eta bigarrengoarengandik 5 eta 2 puntura, hurrenez hurren. Hala ere, bertan bildutako entzuleek ere eduki zuten zeresana, papertxo batzuen bidez, euren ustez talderik onena zenari (edo ongien egin zuenari) beren bozka eman ahal izan baitzioten. Papertxoen zenbaketa egin ostean, talderik bozkatuena izan ginela jakinarazi ziguten. Horri esker, datorren urteko Idiazabalgo San Blas jaietan kontzertua eman ahal izango dugu. Hala ere, sariagandik aparte, harro egotekoa da entzuleen talderik gustukoena izatea, noski baietz. Hala ere, hurrengo urtean, jaietan kontzertua emateaz gain, "III. Pop-Rock Lehiaketa"-ko finalerako sailkatu eta hau irabazten saiatuko gara, horixe baietz. Goierriko Hitza-k artikulu bat idatzi zuen lehiaketaren inguruan. Hemen klik eginez irakur dezakezue.
Albiste pozgarriekin jarraitzeko, Ibanen egoeraren hobetzea aipatu behar dut. Geheinek jakingo duzuen arren, Iban, komatik irten eta etxera bidali zuten hobekuntza ikusirik. Gainera, memorian arazorik aurkitu gabe egin dute. Denbora gutxi barru istripuaren aurretik bezain ondo, edo hobeto egotea espero dut, horrela amaituko baita susto galantarekin hasi zen istorioa.
Nire komandokideez hitz eginez bukatzen joan nahiko nuke. Azterketak bukatu dituzte biek eta nork baino nork emaitza hobeekin. Hala ere Itu-taz arituko naiz, Adrianen berri jakin nahi izanez gero, bere "ahotik" eta lehen pertsonan jakin ahal baitezakezue FROM BILBO WITH LOVE blogaren bidez. Nioen bezala, emaitza onak lortu ditu Itu-k, 8.8 adibidez, Kalkulo deituriko ikasgai "tentagarri" batean. Hala ere, bi ikasgai irailerako utziko dituela uste du. Ea zorte aupur batekin bietakoren bat (edo biak) gainditzea lortzen duen, eta bestela, ez dio axolarik, ziur bainaiz bigarrengo deialdian aterako dituela.
Beste gauza asko idaztea gustatuko litzaidake; azterketen garaiak iraun duen bitartean eginiko gogetak, futbolari loturikoak, Bilboko gau giroan igarotako beste Ostegun bat... baina, astunegia egingo zenez, aurrerago egingo dudala uste dut. Hobe guztiontzat. Gainera bisita kopurua ikusita (1000tik gora, Ai ama!) suposa dezaket orain arteko dinamika atsegin duzuela, beraz hala jarraituko dut.
Besterik gabe, agur bero bat irakurle orori, eta eskerrik asko nire Terapiaren (hemendik izenburua) parte izanik laguntzen nauzuen hoiei. Azkenik, besarkada berezi bat, kanpoan ikastearen erruz, geure artean ez zaituztegunei. Faltan botatzen zaituztegu.
Ondo bizi!
P.D: Argazkian, Antoniano K.E.-ren jubeniletako taldearen argazkia, 2006-2007 denboraldian "Jubenilen Ohorezko Maila"-ra igoera lortu zuenekoa.
P.D.2: Barka, hala eta guztiz ere luzeegi idatzi badut.

2 comentarios:
ese antxus!!!! jajaja!! joe luzegi.. nik egiya esan etzekat nere bloga aktualizatzeko gogoik, beno gogua bai baino motibaziyua... momentuan burutik pasatze zaizkiaken gauzak zezkat kontatzeko baino ezdiat uste oso publikuak ditukenik, ta nik neuk e eztiat nahi jendia asko preokupatzeik... burua altzata aurrea tirakoit.
a, ta bakik talde berri bat zekatela seguruna? jajaja!! ze onaaaa!!! abesten e! benga hi!! makina!!
(ostiralen geatu inber intzan. itu ta ni.. dana makinak)
Apa ikertxu!!jeje.Esaotzut len goizean enauela irakurriko gehiau zure bloga,baia egie esan behar badot...me gusta!!Interesante dau zure berriek olan jakitea, ya que zuk egie esan,ez dozun askorik kontetan...jej.Badakizu bromatan nauela!!A!!Eskerrik asko nire izate era olan definituteagatik,asko gustau in jata,aunke badakit gauze asko konpromisos idazten dozuzela...jeje(Broma)
Bai, bai, suertea beako dot kotxean bai...kon lo q sea nik deituko dotzuet fijo!!jeje.
Temaz aldatutearren...Egie da nik be ez dakitela zln ezetu gendun elkar,baia ezetu in gara ta hori da inportanteena!!edo ez?Ta egie da be lo d q denpora gitxien konfiantza handiek in doguzela.Aber olan segiduten dogun ezta?nire partetik bai behintzat!jej
Benga wapisisisimo!!jej Ondo ibili zure kontuekaz ta segidu idazten!!ZORIONAK biomolekulak aprobeteagatik!!Te lo mereces...jaja.
Bueno...itzi ingo dotzut, q bale ya d tanta raspada..jej.MOSUTXU ASKO!!Ta ya sabes...nahi dozunerako hemen nauela(hain eskuzabala naz ta...jeje).Benetan SABES Q SI!!muaks ;-)
Jakingo dozu nor nazen baia bestean ahiztu in jatan izena ipintea ta oin ya ez e...ejej.
*Ane*
Publicar un comentario