2008/01/04

Animo Iban!

Eski bidaia ezin hobeto zihoan bigarren eguneko bazkalordurarte. Paul pistetatik aparkalekura jeitsi zen, aurkitzen ginen lekura, eta jadanik gehienok jakingo duzuen berri beldurgarria eman zigun. Ibanek, oso azkar zihoan batean, eskien gainean kontrola galdu eta pistako izotzaren aurka sekulako kolpea hartu omen zuen. Lehenik (oso damuturik nago honegatik), inozentada bat zela pentsatu genuen (abenduaren 28a baitzen), eta ez genion garrantzia handiegirik eman. Paulen insistentzia ikusirik, sinestea beste aukerarik ez zitzaigun geratu, hura sinetsi nahi ez bagenuen ere. Paulek esan zuenez, erorketaren ostean bere martxan jarraitzea lortu zuen. Hala ere, denbora gutxira, eta lesio anitzekin, Iruñeako ospitalera eraman behar izan zuten.
Asko hitz egin da, egun hauetan, lagunaren egoeraz eta eboluzioaz. Blog honetaz baliatuz, "morbo" kutsua duen edozein komentario iraingarri baztertu nahi dut. Aldi berean, Ibanen familiari eta lagun gertukoenei, gertaerak unkitu gaituenon kemena eta desiorik onena helarazi nahi diet. Konbentziturik nago, eta ziur nago ezagutzen duzuen guztiak ere hala zaudetela, gertaera susto batean geratuko dela. Ziurra da baita ere, bere egoera uneoro kontrolatzen duten profesionalez eta gehien maite dutenen ondoan aurkituko dela momentu honetantxe. Beraz, behin guztia anekdota batean geratu eta gertatutakoaren azalpenak Ibanen ahotik entzungo ditugun egunaren zain geratzen naiz.

ANIMO IBAN!

2 comentarios:

Josu dijo...

hoi dek antxus, guztiz ados esandako danakin. oi bai, nun sartuaiz etorri aizenetik, eztixkiau hire kixkurrak aspaldu ikusi... jajaja! benga hi! faltan botatze zaik.

Antxus dijo...

Jeje, enain gutxiyoik espero ;). Ba inun ez tio, emendik ibili nauk, baño gauza ek enaukela asko atea... ikasten ta... bakik. Alderantziz ebai. Zorte on danakin! [ulertzeyak ;)]