Atzo, SKASTI taldeko beste abeslari eta lagun den Xabierrekin (Bino), kontaktuan jartzen saiatu nintzen ostiralean taldeak emango duen kontzertuari buruz informazioa lortzeko asmoz. Momentu horretan ez zen etxean aurkitzen, beraz, iristean e-mail bat bidal ziezadan eskatu nion, Bilbon egonik, informazioa lortzeko modu egokiena zela pentsatuz.
Hona hemen bada, "Bino"-k, SKASTI taldearen kontzertuaz gaur egun dituen ezagutzekin emandako erantzuna:
"SKASTI TOUR 2007
Urteari amaiera emateko kontzertu pare bat egongo direlaren zurrumurrua dago. jadanik bat argia eta finkatua dago. Azaroaren 9an izango da Menadroko gaztetxean Soraluzeko beste talde bat "telonero" moduan arituko direlarik. Beraien hitzetan ohore bat da honelako talde garrantzitsu batekin kontzertu bat eman ahal izatea. Gainera entzuna da Skasti taldeak Europan barrena Holanadan hain zuzen ere kontzertu batzuk ematea, baina hori biharko gauza da. Lehengora bueltatuta Mendaroko gaztetxean dohainik edo 2 euro inguru izango dela suposatzen da(garesti ez behintzt) eta ordua finkatu gabe dago. 22.30 aldera hasiko direla suposatzen da. Besterik ezean Bilobon ondo segi ta preparatu urte gazigozo honi amaiera zerutiar bat ematekoayo!!! kabrones!!! ta ostegunen fuck fuck!!!"
Horrela izanik, planen bat egina bazenute, orduz, egunez edota urtez aldatzea aholkatzen dizuet, ez baitut uste SKASTI-ren kontzerturik onena galtzeko gogo handiegirik izango duzuenik.
Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan agurtzen zaituztet. Ska! Ska! Ska!
P.D: Ez itzazue Bino-ren akats ortografikoak aintzat hartu, izan ere, tratamenduarekin dabil. Ea denon artean sendatzea lortzen dugun. BESARKADA BAT BINO HANDIARI!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

3 comentarios:
ueeee!! nik enitxekian holandan jira inbergenianik!!aala!
jajaja!!
binon ortografiana ya... hori bai dekela jakiña!!lagundu diezaiogun guztion artean!!jajaja!!enga antxus ondo segizak!
Bai bai, ya geyena itzeinda ziok... ta 2009 urteko uztaila eta abuztua bitartian izango ek. Teknikuak asignauta, futboleko estadiyuak eszenatoki bezela, kriston repertoyua, JIKURI telonero bezela... XD.
Binonagatik "lazai" tio... XD, lortukoyau!
Enga Josu, ondo segi zak hik re... bueno, ez ain ondo... bueno, ERDIZKA segi zak! XD.
hi flipau skasti jikurin telonero!!! etzak konparratu mesedez...
Publicar un comentario