2007/10/11

Xabier Iruretagoiena, Profeta

Komando Bizkaia Jainkoa da eta Xabier Iruretagoiena haren profeta.

Beno, gaur arte aipatu ez badut ere, aipamen berezi bat merezi duelakoan nago. Blog honen izena ez da nire originalidadearen fruitua izan, Xabirena baizik. Adrianen blogean irakurri ahal izan genuen lehenegoz, "zemouz ziok komando bizkaia???" galdetzen zuenean. Lehen unetik, aintzat hartu genuen, Xabik, Bilboko pisu berera gindoazen lagunarte inguruko hiru ikasle zarauztarrei erreferentzia egiteko erabili zuen espresioa. Beraz, nire bloga izendatzeko erabili nuen, Xabik horretarako arazorik edukiko ez zuelakoan. Agian, harro ere egon daiteke.
Besterik gabe, eta gai hau argi utzita, Xabiri eskerrak eman, ikasketekin zorte ona opa eta berak guri emandako izena defendatuko dugula jakinaraztea soilik geratzen zait.

Esker Aunitz! Eta agur bero bat gure anai Komando Donostiari!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Komando Bizkaia ateoa da, ez du inongo jainkorengan sinesten. Ezin du, beraz, bere burua jainkotzat hartu.

Xabiren ekarpena erabakiorra da, baina profeta deitzea iraina litzateke.

Partaide honek mesedez eskatzen dio Antxus jaunari "buruzagi" lanak uzteko eta Komandoaz esateko duena lehenik besteokin eztabaidatzeko, bere iritzia ez delako hirurena.