2007/10/07

Finkapenerako bidean (Vol.1)

Bigarren eta hirugarren egunak antzerakoak izan ziren. Oraindik Iparra aurkitu nahian jarraitzen nuen. Biziraupenari zegozkion arlotan gauzak ondo zihoazen, baina, ikasketen ingurukoek ez zuten itxura onik. Ikasgai bakoitzaren aurkezpen zorrotza egiten jarraitzen bagenuen ere, banituen nahikoa buruhauste ordurako, ordutegiekin batez ere. Dena pixkanaka argituko nuela erabaki nuen.
Esan bezala, Oier ezagutzeak mesde egingo zigun. Asteazkenean, Ituk, Oierrek berari erakutsitako leku batera eraman ninduen; Kafe Antzokira. Metroan joan ginen eta ate parera iritsi arte ez nuen inoiz imaginatuko Kafe Antzokiaren kokapena halakoa zenik; altuera handiko eraikin baten baxua (0º). Bertatik oso gertu, EAJ/PNV-k Bilbon duen ordezkaritza ikusi ahal izan genuen. Sartu ginen azkenean. Hori leku lasaia, atsegina, erosoa... Ordenagailua motxilatik atera (izan ere lehendik nekien wifi zegoela) eta han pasa genuen arrtsaldearen zatirik handiena, lagunekin hitz egiten, Ituk entrenamendura joan behar izan zuen arte. Etxera itzuli ginen. Bidean Anartz ezagutu nuen, Ituk klasean zuen, eta honekin eskubaloira entrenatzen (C.B. Barakaldo) zuen, nafarra. Etxean bakarrik egon nintzen pixkatean, Adrian, eta beranduago Itu, etorri arte. Hurrengo eguna luzea (eta berezia) izango zen, beraz betebeharrak egin ostean, oheratu egin nintzen.

3 comentarios:

Oier dijo...

Aupa antxus! hau dek sorpresa hik ere bloga dakakela ikustean, ematen duenez modan dago XD! animo zuen abentura berrian eta tarteka gauzak kontatzen jun (argazki batzuk ere jartzea ondo egongo litzateke).

Anónimo dijo...

Jode hi, Sabin Etxea eztek PNVn Bilboko ordezkaritza, bere sedia ek... xDD.

Segi idazten, interesantia ek gauzak ire prismatik ikusita irakurtzia.

A, xabik esantziak komentaiuak eozeñek iteko mouan jartzeko, ez registrauta zeudekenak bakarrik.

Anónimo dijo...

bueno bueno...emen zoze idatzi berdala ta...oixe esperoet dana ondo jutia, bakizu ze temataz aneten zuk idaztia txoko hontan baño dirudinez zuri ez zaizu egokiya iruitzen...bueno de todos modos discutitu berra dao garai zarretan bezela ezta?
bueno ba oixe zurekin hizteiten jarraitzetela...ta ez, ez det agurrik idatziko ikusikogean esperantza dakat oandikan...